Irusoin

SuperTramps

Contenido decorativo en FLASH.

SINOPSIA

Chung-I-Fly (Ekialdeko uso bat), Paulov (Europa ekialdeko arratoi bat) eta Ramon (Karibeko labezomorro bat) pertsonaiek, arkakusoz jositako Tano katu beltza gidari dutela, behartsu talde bitxia osatzen dute. Euren izaera dela medio, miserian bizi dira, eta egoera horretatik ateratzeko ametsa dute. Dena den, euren egoera bat-batean aldatuko da gabonetako gau hotz batean, Nora, hamalau baino harroputzago den katemea, etxe berrira zeraman kamioitik ezustean eroritakoan. Gure marjinatu-taldekoek laster asko jakingo dute sari ederra ematen dutela Nora bere etxera onik eramateagatik. Bat-batean, zorigaitzetik libratzeko aukera ikusi du Tanok: Nora jabeei itzuli eta sari bikaina izango dute. Eta denak pozarren!

Gauzak ez dira, ordea, hain errazak izango; izan ere, Nora kaskarina liluratuta geratuko da kaleko bizimodu kitzikagarriarekin, eta ez du inola ere jabeengana itzuli nahi. Nola eraman halako kateme egoskorra etxera, berak nahi ez badu? Tanok egiteko xelebrea asmatuko du: mundua salbatu beharko dute Urte Zaharreko kanpaiak jo baino lehen. Abentura bizitzeko grinaz, Norak besteekin ekingo dio bidaia harrigarri horri, benetan, etxera itzultzeko bidaiari ekin diola jakin gabe.

TRAILERRA

Trailer. Requiere JavaScript.

FOTOGRAMAK

FITXA TEKNIKOA

WEB OFIZIALA

www.supertramps.tv

FESTIBALAK

PRENTSA DOSSIERRA


DONOSTIA
Zuatzu 3, Urgull, 6-7
20018 DONOSTIA
Gipuzkoa
BILBAO
Sabino Arana 27
48013 BILBO
Bizkaia
tel. (+34) 902 22 71 00
fax. (+34) 943 31 69 39

© Irusoin S.A. | Lege Informazioa